XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesukristo-k berak irakatsi zigun bearkizun ori: Orate esan zuan otoitz egizute.

Oportet, bearrekoa dezute.

Ez zuan esan egoki zaizute, edo on zaizute, ez.

Otoitz egizute, bearrekoa dezute-ta -esan zigun.

Ez da, beraz, Jesus-en aolku edo konseju bat; agindu bat da.

Ta agindu ori era askotara adierazi zigun: Petite: eska zazute; quaerite: billa zazute; pulsate: jo zazute atea.

Elizako Gurasoak diotenez, otoitza animaren arnasa da.

Otoitzak jaungoikozko aizea, jaungoikozko mesedeak guganatzen dizkigu.

Arnasa azkendu ezkero, ito, il egiten da.

Otoitza laga ezkero, animari ito bearra, pekatu aztuna, eriotza etortzen zaio.

Ni, beintzat zion Alfontso doneak ez naiz bizi naizeño aspertuko, zeruratzea otoitzari zor zaiola esaten.

Idazleak idaztietan, izlariak itzaldietan, aitor-entzuleak aitorketetan, esan-da-esan, auxe adierazi bear luteke: otoitz egizute, otoitz egizute, otoitz egizute aspertzeke.

Otoitz egiten ba'dezute, zerura zoazte; otoitzik egiten ez ba'dezute, inpernura zoazte.

Inpernuan daudenak otoitza laga zutelako daude an.